Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

MUSIKAENEA
Musika materiala partekatzeko Anttonen txokoa

08/03/2010 GMT 1

NOTEFLIGHT

anjaritoia @ 12:01

Saltzeatzen nenbilela partiturak sortzeko webgune hau aurkitu dut. Midi partiturak ere inportatzen ditu. Nik hau froga moduan sortu dut. Erabili ahala baloratuko dugu egokitasuna. Entzuteko klikatu goiko punttu gorrian

NOTEKIN JOLASEAN

anjaritoia @ 10:43

JOLAS HAUEK POLITAK DIRA BELARRIA LANTZEKO. EKIPOKAKO LEHIAKETA BAT PLANTEATUKO DIET LEHEN ETA BIGARREN TALDEKOEI.

notak.JPG

Jolas honen bitartez musikarako zer nolako belarria duzuen jakingo dugu. Lehen eta bigarren mailakoek gelan egingo dugu txapelketaren bat taldeka.

04/03/2010 GMT 1

KANON PACHELBEL ORFF

anjaritoia @ 16:19

Honako armonizazio hau, ORFF metodoaren jarraitzaile den Jos Witackek armonizaturikoa da. Musika Pedagogo hau behin baino gehiagotan egona da Gipuzkoan ikastaroak ematen. Aurten Galizian emango du ikastaroren bat eta oso gomendagarria iruditzen zait.
Aurrerantzean honen antzeko bideo eta partiturak jarriko ditut. Kalitatea ez da handia, baina kontutan hartu saio batean prestatu dugula. Instrumentuen afinazioa ere ez da oso aproposa, baina aukera polita ematen dute gelan.
kanon pachelbel

03/03/2010 GMT 1

MP3 BIHURTZEN

anjaritoia @ 10:36

Iruditzen zait ikasleek etxean dituzten gogoko CDak MP3 bihurtzen jakitea interesgarria dela eta bideotutorial hau prestatu dut. Hau da gelako blogean jarri diedana:

"Gaur egun gehienek dituzue mp3 erreproduktoreak. Normalean internetetik jaisten duzue musika. Tutorial honetan, etxean dituzuen CDak MP3 nola bihurtu ikasiko duzue. Bi modu desberdin eskaintzen zaizkizue."

25/02/2010 GMT 1

ARMONIKA MUSIKA

anjaritoia @ 10:34

KUNBAIA JAUNA

kunbaia1.JPG

ANAI XANTI

anai xanti

OH WHEN THE SAINTS Fernando Ederrak Pentagrama enearako egina.

when-the.JPG

OH SUSANA

oo-susana.JPG

AITA SEMEAK

aita-semeak.JPG

GOSPEL SONG

gospel.JPG

MARNELAREN BAKARDADA

marinelaren-bakardadea.JPG

ARMONIKA

anjaritoia @ 10:24

Norbaitek Armonika landu nahiko balu gelan, eta biziki animatzen zaituztet, materiala jarriko dut blogean.
Bi parametro hartu behar ditugu kontuan:
HIRUKIA Haizea bota
MARRATXOA Haizea hartu
Zein zulotan egin behar den asmatzen ez baduzue ere, ez du ajola, nota Armonikoak dirarmonika2.JPGlako. Horregatik da hain erraza hain zuzen.

Laister, partiturak eta audioak jarriko ditugu.

22/02/2010 GMT 1

GOEAR

anjaritoia @ 12:45

Musika bidaltzeko oso webgune aproposa zen Goear. Aldaketak sartu dituzte eta orain iragarkiak entzuten dira derrigorrez. Aurrerantzean beste aukera batzuk erabiltzeko asmoa dut: Euskaltube, divshare...

ARMONIKA

anjaritoia @ 12:34

Urte mordoa daramat armonika lantzen Egape ikastolan, hamabost inguru. Musika arlorako oso instrumentu aproposa da, polita eta jotzen erraza(Ondo jotzea beste gauza bat da). Harrigarria eta askorentzat sinskaitza badirudi ere, hiru minututan edozein ikasle, kanta bat jotzeko gai izaten da. Pentsa dezakezue nolakoak izaten diren bigarren hiruileko klaseak ikastolan eta inguru guztietan, EROMENA. Ordu eta leku guztietan bere armonikarekin jo eta ke.
Bosgarren mailan hasten naiz koloretako HONNER armonika merke batekin. Hirugarren hiruilekoan berriz, BLUSEKO armonikara pasatzen gara.
Aspaldiko asmoa izan arren, jada hasia nago Armonikako metodotxo bat egiten, partitura eta audioekin. Laister jarriko dut materiala blogean.
Hemen ikus ditzakezue duela bi ikasturteko ikasleak armonika jotzen.
ARRAKASTA ITZELA. Ikasleak oso denbora laburrean ikasteko gai badira, zer esanik ez edozein irakaslek ikasteko. Beldurrak uxatzea besterik ez...

20/02/2010 GMT 1

MUSIKAHEZKUNTZA

anjaritoia @ 13:10

Ostegunean MUSIKAHEZKUNTZA webgunearen egilearekin egon nintzen, Sergiorekin. Denboratxo bat pasatu genuen geure asmo eta proiektuei buruz hitzegiten. Azken finean gure helburua, inolako handiusterik gabe, musika irakasle guztiok, gure gelako kajoitxoetan ditugun "altxorrak" eta ideiak partekatzea besterik ez da.
Ea zabaltzen dugun mezua.
MUSIKAHEZKUNTZA.ORG orrira sartzea aholkatzen dizuet

IRADOKIZUNAK

anjaritoia @ 13:02

Musika irakaslea den Kristinak, helbide hau proposatu dit. Oso interesgarria iruditzen zait.
http://iesguillembergueda.xtec.es/~pecam/

Nire ikasleei proposamen hau egin diet.

Hau erronka bat da zuentzat. Ea nor den doinu hau txistuz edota txirulaz jotzeko gai. HONA PARTITURA
Pelikula hau bigarren mundu gerrako gertakari baten ingurukoa da. Bertan, Japoniarrek bahiturik dituzten Britaniar soldaduek, zubi bat egin behar dute. Lanetik datozela, guztiak oso disziplinaturik doinu polit hau txistukatzen dute.

Ea animatzen zareten eta proposamenak bidaltzen dizkidazuen.

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!